EROSO PRIBATUTASUN POLITIKA 

Azken eguneraketa [20/05/01]

Mila esker EROSO komunitatearen parte izatea erabakitzeagatik. Zure infomazio eta pribatutasun eskubideekin konpromesu handia daukagu. Politika honen edo datuak tratatzeko daukagun metodoaren inguruan, edozein galdera edo zalantza izanez gero, mesedez jarri kontaktuan gurekin: arrasate@eroso.eus.

Gure web orria (eroso.eus) eta bere zerbitzuak erabiltzean zure informazio pertsonalaren ardura ematen diguzu. Guk ardura hau seriotasun handiz hartzen dugu. Akordio honek gure pribatutasun politika deskribatzen du, ahalik eta modu argienean jasotzen ditugun datuak zeintzuk diren azalduz eta hauek nola erabiliko diren sakonduz. Espero dugu arretaz irakurtzeko denbora hartuko duzula, garrantzitsua da eta. Behean idatzitakoarekin ados egon ezean mesedez ez erabili gure web orria eta zerbitzuak.

Pribatutasun politika hau gure plataformetan (eroso.eus, emaileko kontuetan edo izen bereko instagram kontuan) jasotako informazio guztiari aplikatuko zaio. Hemendik aurrera “Orriak” bezala izendatuko ditugu.  

Mesedez irakur ezazu arretaz pribatutasun politika, erabaki informatu bat hartzeko gurekin partekatzen duzun informazioaren inguruan.

  

 Edukien taula

  1.   Ze informazio jasotzen dugu?
  2.   Nola erabiltzen dugu informazio hori?
  3.   Elkarbanatuko al dugu zure informazioa?
  4.   Cookie-en eta beste jarraipen metodo batzuen erabilpena
  5.   Goggle Maps-en erabilpena
  6. Zein da gure jarrera beste batzuen web-orriekiko?
  7.   Zenbat denboraz gordetzen dugu zure informazioa?
  8. Nola mantentzen dugu zure informazioa seguru?
  9. Adingabeen informaziorik jasotzen al dugu?
  10. Zeintzuk dira zure pribatutasun eskubideak?
  11. Eguneratzen al dugu gure pribatutasun politika?
  12. Nola jarri zaitezke gurekin kontaktuan?

 

Ze informazio jasotzen dugu?

Erabiltzaileak elkarbanatutako informazioa

Laburpena: Zuk elkarbanatzen duzun informazioa jasotzen dugu, hala nola, izena, helbidea, kontakturako informazioa eta ordainketa informazioa.

Gure Orrian eskaera bat egiten duzunean elkarbanatzen duzun informazioa jasotzen dugu. Gure edo gure zerbitzuen inguruan informazioa jasotzeko interesa erakusten duzunean edota gure Orrietako ekintzetan parte hartzean (izan gure argitarapenetan edo egiten ditugun lehiaketa eta eskaintzetan parte hartzean), baita gurekin zuzenean kontaktuan jartzen zarenean ere.

Jasotzen dugun informazioa gure Orrian egiten duzun erabileraren araberakoa izango da. Jasotzen dugun informazioa mota hauetakoa izan daiteke:

Izena eta kontaktu informazioa: Zure izen eta abizen, posta elektroniko, telefono zenbaki eta entrega helbidea jasotzen ditugu.

Ordainketa informazioa: Ordainketa egiteko beharrezko informazioa jasotzen dugu, txartelaren zenbakia eta honi lotutako kodigoa. Ordainketa informazio guztia ordainketak egiteko erabiltzen dugun prozesadoreak kudeatzen du, eta beraz erabiltzailea beraien pribatutasun politika irakurri eta edozein zalantzaren aurrean beraiekin kontaktuan jartzera gonbidatzen dugu.

Nola erabiltzen dugu informazio hori?

Laburpena: Zure informazioa negozio interes legitimoen, zure kontratua betetzearen, gure legezko betebeharren eta / edo zure baimenaren araberako helburuetarako prozesatzen dugu.

Gure orrialdeetan bildutako informazio pertsonala jarraian aipatzen diren erabilera desberdinetarako erabili eta jasotzen dugu. Gure interes komertzial legitimoen (“Helburu komertzialak”) arabera, zurekin kontratu bat egite aldera (kontraktuala), zure baimenarekin (“Baimenduta”), eta / edo gure betebehar legalengatik (“Betebehar legalak”). Ondoren zenbakitzen diren helburu eta hauei lotutako arrazoi espezifikoetan jartzen dugu konfiantza: 

  •   Informazio administratiboa bidaltzeko [helburu komertzial, betebehar legal eta /  edo kontraktualengatik]. Zure informazioa gure produktuen, zerbitzuen eta funtzio berrien inguruko informazioa bidaltzeko edota gure pribatutasun politikan egindako aldaketen inguruan berri emateko erabiliko dugu.
  • Eskaerak bete eta aurrera eramateko [arrazoi kontraktualengatik]. Zure informazioa gure Orrien bitartez egindako eskaera, ordainketa, itzulpen eta aldaketak bete eta kudeatzeko erabili ahalko dugu.
  • Opari eta leihaketak kudeatzeko [helburu komertzialekin eta / edo baimenduta]. Zure informazioa erabil dezakegu opari eta leihaketetan parte hartzea erabakitzen duzun kasuetan.
  • Gure Orriak babesteko [helburu komertzialekin eta / edo betebehar legalengatik]. Zure informazioa erabil dezakegu gure guneak babesteko eta hauen segurtasuna mantentzeko (esate baterako, iruzurrak ekidin eta monitorizatzeko).
  • Gure termino, baldintza eta politikak betearazteko [helburu komertzial, betebehar legalengatik eta / edo baliteke kontraktualengatik].
  • Eskaera legalei erantzuna emateko eta kalteak saihesteko [arrazoi legalengatik]. Zitazio edo beste eskaera legalen bat jasotzen baldin badugu, posible da gure datuak begiratu behar izatea nola erantzun jakite aldera.
  • Beste helburu komertzial batzuekin. Zure informazioa beste helburu komertzial batzuekin erabil dezakegu, datuen analisi, erabilpen tendentzien identifikazio, gure promozio kanpainen eraginkortazuna jakiteko eta gure Orri, produktu, zerbitzu eta maketing estrategiak hobetzeko besteak beste. Baita Orrian daukazun esperientzia hobetze aldera.

Elkarbanatuko al dugu zure informazioa?

Laburpena: Zure baimena baldin badugu bakarrik partekatuko dugu zure informazioa. Betiere legeak betearazi, zure eskubideak babestu edo betebehar komertzialekin betezeko. 

Zure informazioa ondorengo kasuetan partekatu eta zabalduko dugu soilik:

  • Legearen arabera. Zure informazioa zabaldu dezakegu legalki behartuta baldin bagaude aplikatzen den legea betetze aldera, eskaera gubernamentalengatik,  prozedura judizial bategatik, zitazio judizial batekin edo prozesu legal batean. Betebehar judizial edo zitazio bat izan daitekeen bezala baita botere publikoek segurtasun nazionala edo legea betearazteko baldintzak betetzeko ere.
  • Berebiziko interes eta legezko eskubideengatik. Zure informazioa zabaldu dezakegu gure pribatutasun politikaren biolazio batean eskuartu, ekidin edo ikertzeko beharrezko ikusten badugu, ustezko iruzur, norbanakoren baten segurtasunerako mehatxu eta legez kanpoko jardueren kasuan. Baita eskuartzen dugun auzietan.
  • Hornitzaileak, aholkulariak eta kanpoko beste zerbitzu hornitzaileak. Kanpoko hornitzaileekin, zerbitzu hornitzaileekin, guretzat edo gure izenean zerbitzuak egiten dituzten kontratista edo agenteekin, zure datuak parteka ditzakegu beraien lana egiteko beharrezko den kasuetan. Hauen adibide dira: ordainketen prozesaketa, datuen analisia, posta elektronikoen entrega, biltegiratze zerbitzu, bezeroaren zerbitzu eta marketing ahaleginetan. Hirugarren bati jarraipen teknologia erabiltzeko baimena eman diezaiokegu, honek baimena emango die Orriak erabiltzen duzun moduen inguruko informazioa jasotzeko denboran zehar. Informazio hau erabil daiteke, besteen artean, datuak jarraitu eta aztertzeko, edukien ospea jakiteko eta online jarduera hobeto ulertzeko. Hemen idatzita egon ezean ez dugu zure informazioa partekatu, saldu edo alokatuko helburu promozionalekin.
  • Zure baimenpean. Zure baimena jasotzen badugu, zure informazioa edozein helbururekin partekatu ahalko dugu. 
  • Beste erabiltzaileak. Informazio pertsonala partekatzen duzunean (komentario, kontribuzio edo orrietan egindako beste hartuemanak esaterako) edo Orriaren zati publikoekin hartuemanean, informazio hori ikusgai egongo da beste erabiltzaileentzat eta beraz publikoki partekatua izan daiteke betirako. [Gure Orrietan erabiltzaile direnekin hartuemana izaten baduzu eta sare sozial baten bitartez izen emanda bazaude, bere kontaktuek zure izena, perfileko argazkia eta deskribapena ikusi ahalko dute]. 

Cookie-en eta beste jarraipen metodo batzuen erabilpena

Laburpena: Baliteke cookie-ak eta bestelako jarraipen metodoen erabilera egitea zure informazioa jaso eta gordetzeko.

Gure orrian eskaera bat egiten baduzu, zure izena, posta elektroniko eta telefono zenbakia cookie-tan gorde ahalko duzu. Hau zure erreztasunerako da, hurrengo eskaera egitean datu guztiak berriz behar ez izate aldera.

Gure saio hasiera orria bisitatzen baduzu aldizko cookie bat ezarriko dugu, zure arakatzaileak cookie-ak onartzen dituen jakiteko. Cookie honek ez du datu pertsonalik gordetzen eta arakatzialea itxiaz bat ezabatuko da. 

Artikulu bat editatu edo argitaratzen baduzu, cookie osagarri bat gordeko da zure arakatzailean. Cookie honek ez du datu pertsonalik eta editatu berri duzun artikuluaren argitalpen IDa baino ez du adierazten. Cookie-en inguruan gehiago jakiteko, gure Cookie-en Politika irakurri dezakezu.

Google Maps-en erabilera.

Laburpena: Bai, zerbitzu hobe bat emate aldera Google Maps erabiltzen dugu.

eroso.eus web orrian emandako entrega helbidea gure banatzaileek Google Maps-en sartuko dute entrega lehenbailehen egite aldera. 

Zein da gure jarrera beste batzuen web-orriekiko?

Laburpena: Ez gara gure webguneak iragartzen dituzten kanpoko hornitzaileekin partekatzen duzun informazioaren segurtasunaz arduratzen.

Orrialdeek gurekin loturarik ez duten hirugarrenen iragarkiak izan ditzakete beste web orri, online zerbitu edo mobileko aplikazio batzuetara lotura izan ditzaketenak. Ezin dugu hirugarrenei emandako datuen segurtasun eta pribatutasuna bermatu. Hirugarrenek jasotako datuak ez ditu pribatutasun politika honek estaltzen.  Ez gara hirugarrenen edukiaren edo pribatutasun eta segurtasun politiken eta praktiken erantzule egiten, orrialdeetara lotu daitezkeen beste webgune, zerbitzu edo aplikazioak barne. Hirugarrenen politikak aztertu beharko zenituzke eta zuzenean haiekin harremanetan jarri zure galderak erantzuteko.

Zenbat denboraz gordetzen dugu zure informazioa?

Datuak gordeko dira eta ez dira ezabatuko EROSOk dokumentu honetan azaldutako helburuetarako baliabide baliagarriak direla uste duen bitartean.

Nola mantentzen dugu zure informazioa seguru?

Laburpena: Gure helburua zure informazio pertsonala babestea da segurtasun neurri teknikoak antolatzeko sistema baten bidez.

Segurtasun neurri tekniko eta antolakuntza neurri egokiak inplementatu ditugu zure inguruan prozesatzen dugun edozein informazioren segurtasunerako. Hala ere, gogoan izan ezin dugula Interneta 100% segurua izango denaren bermerik eman. Zure informazio pertsonala, honen transmisioa eta gure Orrien erabilpena zure ardura da, guk babesteko gure esku dagoena egingo badugu ere.  Zerbitzuak ingurune seguru baten barruan bakarrik erabili beharko zenituzke.

 

Adingabeen informaziorik jasotzen dugu?

Laburpena: Guk dakigularik ez dugu 18 urtetik beherakoen informaziorik jaso edo zabaltzen.

Ez dugu gure jakintzapean 18 urtez beherakoen daturik jasotzen edo hauei gure produkturik saltzen. Gure Orriak erabiltzean, 18 urte dituzula edo erabiltzen duen umearen aita, ama edo tutore legala zarela eta honek gure web orria erabiltzeko baimena duela baieztatzen duzu. 18 urtetik beherako erabiltzaile baten informazioa jaso dugula jakingo bagenu, zuzenean ezabatuko genuke informazioa. Jakingo bazenu 18 urtetik beherakoren baten informazioa jaso dugula, mesedez jarri gurekin kontaktuan: arrasate@eroso.eus.

Zeintzuk dira zure pribatutasun eskubideak?

Jarraian ageri diren eskubideak Europar Batasuneko web orrian datuen babesa eta interneteko pribatutasun atalean ageri direnak dira (GDPR).

Zure datu pertsonalak kontsultatu.

Enpresa edo erakunde batek zure inguruan dituen datu pertsonaletarako sarbidea eska dezakezu eta datu horien kopia bat lortzeko eskubidea duzu, dohan, eskuragarri dagoen formatuan. Hilabeteren buruan erantzun beharko dizute eta zure datu pertsonalen kopia eta zure datuak nola erabili dituzten edo nola erabiltzen ari diren jakiteko informazio guztia eman beharko dizute.

Zure datu pertsonalak zuzendu.

Enpresa edo erakunde batek okerrak diren edo osatu gabe dauden zure inguruko datu pertsonalak gordetzen baditu, zuzendu edo eguneratzeko eska diezaiekezu.

Ezabatu zure datu pertsonalak (ahazteko eskubidea).

Zure datu pertsonalak beharrezkoak ez badira edo legez kanpo erabiltzen badira, ezabatu ditzakezu. “Ahazteko eskubidea” bezala ezagutzen eta enpresak zure datu pertsonalak Interneten eskuragarri jarri eta hau ezabatzeko eskatu baduzu, konpainiak partekatu dituen webgune guztiei ere jakinarazi beharko die beraien datuak eta dagozkien loturak  ezabatzeko.

Beste eskubide batzuk babesteko, esaterako adierazpen askatasuna, baliteke zenbait datu automatikoki ez ezabatzea. Adibidez, baliteke jendaurrean egindako adierazpen polemikoak ez ezabatzea, interes publikoa izango balitz sarean mantentzea.

 

Erreklamazioa aurkeztu.

Zure datuak babesteko eskubideak errespetatu ez direla uste baduzu, kexa bat aurkeztu ahal izango duzu datuen babeserako agintari nazionalaren aurrean zuzenean. Kexa ikertu eta hiru hilabeteko epean erantzun bat emango dizu aginte honek. Bestalde, enpresaren edo erakundearen aurka kasu bat aurkeztu dezakezu epaitegian, datuen babeserako agintari nazionalaren aurrean aurkezteko beharrik gabe. Datuen babesaren inguruko EBneko neurriak errespetatu ez dituen enpresa edo erakunde baten erruagatik izandako min material, galera finantzial edo min moralen (adb: nahaste psikologikoak) kasuan, posible da indemnizazio bat jasotzeko eskubidea izatea.

 

Eguneratzen al dugu gure pribatutasun politika? 

Laburpena:  Bai, pribatutasun politika hau eguneratuko dugu legislazioa betetzen dugula ziurtatzeko. 

Pribatutasun politika hau eguneratu dezakegu noizean behin. Bertsio eguneratua “Berrikusitako” data eguneratu baten bidez adieraziko da eta bertsio eguneratua eskuragarri izan bezain laster izango da indarrean. Pribatutasun politika honi buruzko aldaketa garrantzitsuak egiten baditugu, jakinarazpena abisu bitartez edota zuzenean oharra bidaliz egin dezakegu. Pribatutasun politika hau berrikustea gomendatzen dizugu zure informazioa nola babesten dugun jakiteko.

Nola jarri zaitezke gurekin kontaktuan?

Politika honen inguruan galdera edo iruzkinik izanez gero jar zaitez gurekin kontaktuan ondorengo posta elektronikoaren bitartez: arrasate@eroso.eus